
Letra
Mendian larrartean
Aurkitzen da loretxo bat
Aurrean umetxo bat
Loretxoari begira
Aurkitzen da loretxo bat
Aurrean umetxo bat
Loretxoari begira
Loreak esan nahi dio
“Umetxo, aska nazazu
Jaio naiz libre izateko
Ta ez loturik egoteko”
“Umetxo, aska nazazu
Jaio naiz libre izateko
Ta ez loturik egoteko”
Umetxoak ikusirik
Lorea ezin bizirik
Arantzak kendu nahi dizkio
Bizi berri bat eman
Lorea ezin bizirik
Arantzak kendu nahi dizkio
Bizi berri bat eman
Orduan izango baitu
Indarra eta kemena
Orduan emango baitu
Ugari bere fruitua
Indarra eta kemena
Orduan emango baitu
Ugari bere fruitua